Herriko plazan elkartu dira eta gero kaleetan manifestazioa egin dute. Bukaeran Josu Uribetxeberriak, Gazteluren lagunak, Ametsen libururako idatzitakoa irakurri dute.
Gaztelu gogoan egingo duten ekitaldi bakarra ez da izango. Domekan, uztailak 3, argazki masiboa aterako dute San Martzialen, 13:30ean. Erromeria giroa aprobetxatuta herritarrak elkartu gura dituzte horretarako.
Eta martitzenean, uztailaren 5ean, Ametsen liburua aurkeztuko du Jokin Urainek, Kixkur, gaztetxean, 19:00etan.