Haurrentzako 'Marie' antzezlana azokan

Maite Txintxurreta 2016ko uzt. 1a, 11:58
Eguazteneko bits jaia Oxirondo plazan

Asteon apar festa izan da eguazteneko azokaren bueltan. Datorren astean, berriz, Marie de Jongh konpainiaren antzezlana eta balkoi lehiaketako sari banaketa izango dira, besteak beste.

Apar festa izan da asteon Oxirondo plazan, eguazteneko azokaren bueltan. Zerua lainotuta egonda ere, umeak primeran pasa zuten bainujantzia soinean bits artean jolasten.

'Marie' antzezlana

Datorren eguazteneko azoka ekintzaz inoiz baino beteago dator. Batetik, Marie de Jongh antzerki taldearen Marie antzezlana izango da, umeei zuzendua. 19:00etan izango da, eguraldi onarekin, Oxirondo plazan.

Balkoi lehiaketa

Bestalde, balkoiak lore eta landareekin apaintzeko hirugarren lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie azokan bertan, 19:00etan. Lehenengo saria 400 euro izango dira herriko dendetan gastatzeko bonutan; bigarrena, berriz, 200 euro.

Baserritarren azoka

Bi hitzordu horietaz gain, beti bezala baserritarrak izango dira tokiko eta garaiko produktuak saltzen. Bestalde, pintxo potea Kortazar tabernak eskainiko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak