Tourreko porra, domekako 14:00ak arte

Julen Iriondo 2016ko eka. 29a, 20:30

Aurten Lokatza Ziklismo Eskolaren inguruko lagunek antolatuko duten Tourreko porrarako orriak ohiko lekuetan jaso eta entregatu daitezke. Apustuak egiteko azken aukerak zapatuan –goizean, Iralan– eta domekan –San Martzialen, 14:00ak arte– izango dira.

Frantziako Tourra bihar, zapatua, hasiko da, eta domekakoa izango da porrarako balioko duen lehenengo etapa. Aurten porrako lehen hamarrek izango dute saria, batutako diruaren %30etik %1era. Horrez gain, sari banaketa egunean herriko komertzioek emandako sariak zozkatuko dituzte, eta Mikel Landaren maillota ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak