El Twanguero: rock & roll-a eta erritmo hispanoamerikarren arteko nahasketa

Julen Iriondo 2016ko uzt. 1a, 11:27

Gaur hasiko da Berumuga, bi 'Latin Grammy' dituen artista valentziarraren emanaldiarekin. Musikari handiekin jo eta grabatutakoa da, eta askorentzat munduko gitarra-jole onenetakoa.

Gaur gauean, 22:00etan Espoloian, emango zaio hasiera aurtengo Berumuga zikloari; El Twanguero valentziarraren emanaldiarekin izango da. Agertoki latindarrean artista handienetakoa da Diego Garcia. Bere estiloa oso ezagun bihurtu da nazioartean, espainiar gitarraren, amerikar folkaren, flamenkoaren eta tangoaren artean dabilen twang soinu bereziagatik eta fingerpiecking delakoa –gitarra bakarka jotzeko teknika, erritmoa eta melodia batera ateratzeko– ezin hobe menderatzeagatik. Bost disko  argitaratu ditu orain arte, eta sari  asko irabazi ere bai, tartean bi Latin Grammy.

Andres Calamaro, Santiago Auseron, Diego El Cigala, Juanes, Wyclef Jean, Jaime Urrutia, Fito Paez, Enrique Bunbury, Ely Guerra, Raphael, Camilo Sesto, Jose Maria Cano, Yerbabuena, Adriana Varela eta Diego Torres bezalako artistekin jo eta grabatu eta hamaika ekoizpen lanetan esku hartu du Espainiako, Argentinako, Estatu Batuetako eta Mexikoko telebistetarako, eta zinemarako eta irratirako jatorrizko soinu bandetan ere.

Askoren arabera munduko gitarra jotzaile onenetakoa, era guztietako ikus-entzuleak biltzen ditu El Twanguerok, bai gitarra zale porrokatuak eta baita erritmo eta jostaketa zaleak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak