Berriz ere euskarara ohitzeko, Getariara

Irailaren 1etik 4ra izango da Jardunek antolatutako Antxintxika irteera –izena orain eman behar da–. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta Getariako Askizu auzoan izango da. Irteeraren helburua da irailean eskolan hasi aurretik berriz ere euskaraz hitz egiteko ohitura eta erraztasuna hartzea.

Horregatik, dei berezia egiten diete udan euskararekin harremanik edukiko ez duten neska-mutikoei edo harreman gutxi izango dutenei: "Baina hauei laguntzeko beharrezkoa da euskaraz ondo moldatzen direnek eta euskaraz jarduteko ohitura dutenek ere irteeran parte hartzea", azaldu dute Jardunetik. 

Irteeraren prezioa Jarduneko bazkideentzat edo 2015/16 ikasturtean euskara errefortzuetan ibili direnentzat 80 euro izango da, eta gainontzekoentzat 85. Irteerara joan nahi dutenek, uztailaren 15a izango dute izena emateko azken eguna.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.