Hiruki arrosa eta ostadarraren bandera jarri dituzte udaletxean

Hiruki arrosa eta ostadarraren bandera jarri dituzte udaletxeko balkoian, sexu askapenaren nazioarteko egunaren barruan.

1969ko ekainaren 28an, New Yorkeko Stonewall tabernan, transexual, lesbiana eta gay talde bat poliziek eginiko abusuak salatuz eta haien eskubideak aldarrikatzeko matxinatu zen. Homosexualitatearen aldeko borrokan lehen harria jarri zuten orduan, eta beraiek eta haien borroka eredugarria gogoan, eta EHGAMek (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak) egindako eskaerari erantzunez, hiruki arrosa jarri dute gaur Bergarako udaletxeko balkoian.

Hiruki Arrosa naziek erabili zuten homosexualak bereizteko kontzentrazio eremuetan. Gaur egun, sarraski hura gogoratzeko eta oraindik bete gabe dauden gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.