Miguel Altuna Institutuak jardunaldi teknikoa antolatu du uztailaren 6rako

Josu Bilbao Atxutegi

ASEFIrekin (Asociacion Española de Fabricantes de Elementos de Fijacion) elkarlanean jardunaldi berezia antolatu dute datorren uztailaren 6rako, Bergaran, 9:00etatik 13:30etara.

Jardunaldiak bi zati izango ditu:

  • Lehen zatian MAIk koordinatutako DOST proiektu europarraren emaitzak aurkeztuko dira (gaia: Tribologia FEM simulazioan), Alemania, Frantzia eta Italiako bazkideek burututako lana aurkeztuko dute.
  • 2. zatian Industry 4.0-ko tendentziak aurkeztuko dira forja eta estanpazioko industriara bideratuta. Industry 4.0  hotzeko, erdi beroko eta beroko forjan. Aplikazioak, esperientziak, joerak eta aukerak. Tknika, Reser-PS, Tecnalia, Fagor Arrasate eta Ibermatica egingo dituzte aurkezpenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak