New Orleanseko doinuak datoz Iruñea aldetik. Funkes, gospelez eta jazz modernoz kutsatuak daude Broken Brothers Brass Banden interpretazio indartsuak, non garrantzia handia duen inprobisazio kolektiboak.
Hainbat agertokitan jo dute nafarrek, eta ospea irabazten ari dira azkenaldian. Orain, esaterako, Fermin Muguruzarekin bira bat egiten dihardute.
Kontzertua doan izango da Espoloian, Berumuga zikloaren baitan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.