Bergarako orkestra sinfonikoa Stoltz-Freres organoaren alde kantuan

Askotariko piezak interpretatu zituen Alfredo Gonzalez Chirlaquek zuzentzen duen taldeak: Game of Thrones telesaila, Txaikovski eta Kilometroak 2016rako konpostatuta Hizkuntza erreinu, besteak beste. "Entzuleak oso gustura egon dira. Kilometroetako kantua errepikatu egin behar izan dugu", aipatu du zuzendariak.

Stoltz-Freres Organoaren Lagunak elkarteak egubakoitzerako antolatu zuen kontzertuak herritarren ikusmina piztu zuen. San Pedro parrokia ez zen guztiz bete. "%80an bete da. Armonia oso ona sortu da musikarien eta entzuleen artean", azpimarratu du Gonzalez Chirlaquek.

Sarrerekin batutako dirua San Pedroko organoa konpotzera bideratuko dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.