Angeluko eta Gasteizko erailketa matxistak gaitzetsi dituzte

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 24a, 15:11

Hirurogei pertsonatik gora bildu ziren atzo arratsaldeko zazpietan San Martin plazan, aste honetan Gasteizen zein Angelun izandako hilketak salatzeko asmoz. Udalak deitutakoa eguaztenean egin zuten.

Tratu txarrekin higuinduta. Nahikoa da! lemapean egin zuten ordu erdi inguruko elkarretaratze isila plazan. Bukatzean, herriko Martxanterak talde feministako kideek mikrofonoa hartu zuten, eta erailketak salatzeaz gain, hainbat hedabideetan gertatuari emandako trataera salatu zuten, hainbat titular irakurrita. Nabarmendu zuten biak ala biak erailketa matxistak izan zirela, eta ez hilketa soilak.

Udalaren deialdia

Bergarako Udalak, bere aldetik, egun bat lehenago, eguaztenean egin zuen elkarretaratzea. EAJ eta PSE taldeetako zinegotziak eta norbanakoak bildu ziren bertan. EH Bilduk eta Irabazik Martxanterak taldeak deitutakoarekin bat egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak