Errendimenduko finalak Legazpin jokatuko dira, azkenean

Julen Iriondo 2016ko eka. 24a, 13:30

Pilota eskoletako finaletan parte hartu zutenak, sariekin.

Pilota Sailaren asmoa zen gaurko alebinen eta infantilen Errendimenduko finalak Udal pilotalekuan jokatzea; baina, hura domekako hauteskundeetarako prestatzen hasi behar direla-eta, Legazpira aldatu dituzte.

Reyes Azkoitia haserre agertu da. "Berriro ere lotsagarria" deritzo "Udalak frontoiari ematen dion erabilpenari". Pilotan "frontoian bakarrik" egin daitekeela eta beste zerbait frontoian egin behar bada "pilotari ahalik eta kalte gutxien" egiteko eskatzen du: "Finalak jokatu eta gero egin zitzaketen lanak". Pena agertu du Azkoitiak, alebinetan bikote bat Bergarakoa izan –Gil-Pereira– eta ezingo dutelako etxean jokatu.

Kexa jasota, Udaletik diote brigadako langileen asteko lan jarduna astelehenetik ostiralera dela, eta gastu ekonomikoaz gain, antolaketa arazoak lekartzakeela lanok zapaturako uzteak. Gogora dakar, gainera, Bergaran frontoi gehiago badirela, eta ez direla erabiltzen.

Udaberriko finalak

Beñat Iñarra txapeldun atera zen; Julen Gallastegik, ordea, galdu egin zuen aurreko egubakoitzeko finala. Pilota eskolako finalak ere jokatu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak