1980an berritu zuten Kristoaren taila hori. Adierazi dutenez, koloreak erabat berriak dira, jatorrizkoak oso hondatuta zeuden-eta. Inguruko komentu batetik auzoari utzitakoa da, "auzoari eta ez Elizari", San Juango ermitan badagoelako beste Kristo baten irudia.
Gaurko jai egitarauari dagokionez, 12:00etan meza izango da auzoko ermitan, San Joxepe erretiratuen elkarteko koruak lagunduta.
Meza ostean, luncha izango da herriko trikitilariek lagunduta.
13:00etan, V. lore sorta lehiaketa izango da. Antolatzaileek diotenez, "ohitura zaharrak" eduki beharko dira kontuan, lore sorta egiterakoan.
13:15ean, auzoko 80 urtetik gorakoak omenduko dituzte eta jarraian banatuko dituzte VI. ortu lehiaketako sariak.
Amaitzeko, 14:00etarako erretiratuen bazkaria iragarri dute Tartufon.