Martitzenean hasiko dituzte Mugertza etxea eraisteko lanak

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 23a, 13:20

Lanek Zubieta eta San Lorentzo kaleen arteko pasabide estua zabalduko dute. Lehenengo amiantoa kentzeaz arduratuko dira espezialistak, eta ondoren etxea botatzeari ekingo diote.

Zubieta eta San Lorentzo kaleen artean dagoen Mugertza kalean dagoen eraikin bat eraitsiko dute datorren astean. Hain zuzen, errepidea estutzen den puntuan dago etxea. Martitzenean, hilak 28, hasiko dira lanekin Ugartetxe enpresako langileak.

Amiantoa kentzea

Egun horretan, baina, ez dira eraisten hasiko. Izan ere, eraikinaren goiko aldean amiantoa dago, minbizia sor dezakeen material arriskutsua; beraz, egun horretan espezialistek material hori erretiratzeko lanetan jardungo dute.  Aurrerago, berriz, eraiste lanei ekingo diete.

Bidea zabaldu

Eraikina eraitsitakoan, gunean beste lan batzuk egiteko asmoa dutela azaldu Elena Lete alkateak. Hala, bidea zabalduko dute, eta  ez da semaforo beharrik egongo, autoak bi zentzuetan pasatu ahal izango direlako. Oinezkoendako ere pasabidea zabalduko da. Alkateak nabarmendu du "kale honentzat zein herriarentzat" onuragarria izango dela, eta "segurtasuna bermatu" egingo dela. Gerora begira, etxebizitzak egiteko obra egin ahal izango da.

Bizilagunekin akordioa

Ugartetxeko Gorka Aranegik azaldu du etxeko bizilagunekin pribatuen arteko permuta erako akordio batera iritsi direla, bizilagun horiek Lorentxokoko etxeetara joan direlarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak