Orkestra sinfonikoak kontzertua emango du Stoltz-Frères organoaren alde

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 21a, 09:35

Egubakoitzean izango da, hilak 24, arratsaldeko zortzietan San Pedro parrokian.

Alfredo Gonzalez Chirlaqueren zuzendaritzapean, Bergarako Orkestra Sinfonikoak bost piezako emanaldia eskainiko du. Game of Thrones telesaileko pieza, Albinoniren Adagio in sol minore, Sibeliusen Finlandia, Tchaikowskyren Zisneen lakua eta Kilometroak 2016rako konposatutako Hizkuntza erreinu pieza joko dute.

Oraingoan, San Pedron

Bergarako Stoltz-Frères Organoaren Lagunak elkarteak antolatzen dituen emanaldiak normalean Santa Marinako parrokian izaten dira. Oraingoan, baina, San Pedron izango da hitzordua. Beti bezala, eskuratutako dirua parrokia horretan aurkitzen den organoaren konponketarako bideratuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak