Jolas igerileku eta berdegunearen ordutegia
Ekainaren 20tik abuztuaren 14ra bitartean, udako igeritokiaren ordutegia 10:00etatik 20:30era izango da. Abuztuaren 15etik irailaren 11ra, 20:00etan itxiko dute igeritokia. Irailaren 12tik 15era, 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Ikasturteko ikastaroen azken astea
Aste hau da ikasturteko ikastaroen azkena. Datorren astetik aurrera udako ikastaroak hasiko dira martxan. Parte-hartzaileei gogorarazteko oharrak:
- 2016/17rako izen-ematea zabalik dago.
- Aste honetan, jump fit (eguaztenean, 19:15ean) eta core express (martitzenean, 20:00etan) jardueren doako sustapen saioak.
Udako gazte txapelketak
Kirol zerbitzuak Lehen Hezkuntzako 6. mailatik hasi eta batxilergoraino, txapelketak antolatuko ditu hainbat kiroletan. Guztiak Agorrosinen bertan egingo dira, frontenisekoa izan ezik; hori, Udal-pilotalekuan egingo da.
- Saskibaloia: ekainaren 27tik uztailaren 1era; izena, ekainaren 21era arte.
- Frontenis: uztailaren 4tik 8ra; izena, ekainaren 27ra arte.
- Eskubaloia: uztailaren 11tik 15era; izena, uztailaren 4ra arte.
- Padela: uztailaren 18tik 22ra; izena, uztailaren 11ra arte.
Udako ikastaroak
Ondorengoak dira ikastaroak eta bakoitzean dauden lekuak.