Udalak "partaidetza saioak" antolatu ditu San Juanen eta Uberan

Partaidetza saio hauen helburua da "auzoetan herritarrek dauzkaten premiak jasotzea", Udalak azaldu duenez: "Arlo soziokulturalekoak, azpiegituretakoak…". Bihar, martitzena, 18:00etan, San Juango elkartean egingo dute saioa bertako bizilagunekin.

Eta datorren astean, ekainaren 29an, uberarren txanda izango da. Ondoren ere jarraituko dute saioekin, baina oraindik datak adostu gabe daude auzoetako ordezkariekin. Izan ere, beste landa auzo batzuetan ere egingo dituzte saioak. Beste batzuetan eginak dituzte dagoeneko. Udalak bilera hauetan parte hartzera gonbidatu ditu auzootako bizilagunak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.