Gaztetxearen Egunean primeran ibili dira bergararrak

Imanol Beloki Unamuno 2016ko eka. 19a, 18:52
Bergarako gaztetxekoak talde argazkian.

Bergarako gaztetxearen hamasei urteak ospatzeko egitarau zabala prestatu zuten gaztetxekoek atzoko egunez. Musika kontzertuak, jokoak, bazkaria… izan zuten, eta giro bikainean ederto ibili ziren egun osoan zehar.

Umorez, mozorrotuta irten ziren goizean kalera poteoan, eta jokoak ere egin zituzten. Bazkari, aldiz, gaztetxean egin zuten, eta 40 lagun inguru batu ziren bertan.

Bazkal ostean, elektrotxarangarekin kaleetan barrena ibili ziren, eta gauean, berriz, musika kontzertuak izan zituzten. Batetik, Potato taldea, eta amaitzeko, DJak.

Elektrotxarangarekin kalejiran:

 

Jokoetan:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak