Egun osoko festa egingo dute Xabalote gaztelekuaren urteurrena ospatzeko

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 17a, 17:21
Gaztetxoak mahaiaren bueltan, iazko urteurrenean

2011n zabaldu zuten Zabalotegiko frontoiaren alboan Xabalote gaztelekua. Urteurren berezi honen harira, egun osoko egitaraua prestatu dute biharko, zapatua. Besteak beste, solasaldia izango da Xabi Solano musikariarekin.

Egitarauaren barruan nabarmentzekoen artean, Xabi Solano musikari ospetsuaren solasaldia dago.  Besteak beste, Esne Beltza taldeko liderra da Solano. Berarekin berriketan egiteko aukera izango dute gazteek.

Ikasturte bukaera

Hurrengo asteburua izango da gaztelekua zabalik egongo den azkenengoa, ondoren, udako oporretan, gunea itxita egongo da eta. Hala ere, uztailean ere hainbat ekintza antolatuko dituzte. Beraz, urteurrena ikasturteari agur esateko jaia ere izango da.

Urteurrenetik aurrera, gainera, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako neska mutikoek ere gaztelekuko zerbitzuez gozatzeko aukera izango dute.

Egitarau osoa

11:30 Gaztelekua zabaldu.
12:00 Solasaldia Xabi Solanorekin.
13:00 Paella lehiaketa. Ondoren, bazkaria.
18:00 Jolasak.
20:00 Kontzertuak gazteek osatutako herriko hiru talderen eskutik.
21:30 Afaria.
00:00 Gaztelekua itxi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak