San Juan jaietako ospakizunak, auzoan zein herrigunean

Maite Txintxurreta 2016ko ekainaren 17a

Bihar hasiko dituzte jaiak San Juan auzoan, 19:00etako makal altxatzearekin. Jarraian, triki poteoa eta Tartufon afaria egingo dute. 23an, eguena, suak piztuko dituzte baserrietan. Bestalde, San Martin plazan ere solstizio gaua egingo da Xaxau konpartsak antolatuta, 22:30ean. Urtero legez, suaren inguruan sorgin dantza egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak