Umorezko bakarrizketa saioa izango da bihar, hilak 18, Juanjo Albiñana eta Kaco Forns komedianteen eskutik. 20:00etan izango da Zabalotegi aretoan, eta sarrerak zortzi eurotan egongo dira salgai leihatilan.
Telebistan aritzen dira biak, saio ezagunetan umorezko bakarrizketak egiten,. Gainera, aktore lanetan ere aritu izan dira, umorezko hainbat telesailetan kolaboratu dutelarik.
Albiñana Albacetekoa da, eta sarritan erabiltzen ditu bere jatorriari buruzko erreferentziak umore errekurtso gisa. Egunerokotasuneko gauzak umorez kontatzea da Fornsen ezaugarri bereizgarria.