Udako euskarazko V. postal lehiaketa martxan da

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 17a, 14:12

Jardun euskara elkarteak bosgarrenez antolatu du lehiaketa. Postalek jatorrizkoak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Jardunen Errotalde jauregiko bulegora eraman edo bidali behar dira irailaren 18a baino lehen.  Edozein pertsonak har dezake parte eta nahi beste postal bidal ditzake.

Epaimahaiak postalen edertasuna, originaltasuna, edukia eta idazkera baloratuko ditu, eta irabazlearendako saria tablet bat izango da. Oinarriak eta xehetasun gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak