Bergarako musikariak eta dantzariak ez dira bakarrik egongo Espoloiko karpan. Eurekin batera, Zumarragako Irrintzi dantza taldea, Orfeoi gaztea, eta Bergarako musika eta dantza eskolako beste hainbat talde (soka taldea, haurren abesbatzako kideak, trikitilariak eta irakasleak) egongo dira.
Guztira 60 dantzarik eta 38 musikari parte hartuko dute prestatutako zazpi dantzetan. Aurreneko hiru dantzak Urretxindorrak taldearen Markesaren alaba, Korrontziren Aupa Maurizia eta Txomin Agirregomezkortaren Euskal Musikaren Gorespena izango dira.
Jarraitzeko, trikitilarik igoko dira eta Zumarragako Irrintzi dantza taldekoek fandango eta ari-arin bat eskainiko digute. Ondoren dantza eskolako txikienek Uan Bai abestiarekin eurak asmatutako dantza egingo dute.
Gazte Orfeoiko eta Haurren abesbatzako kideak eta soka taldeak, musika eta ahotsa jarriko diote, Mikel Urdangarinen Non geratzen den denbora abestiari.
Bukatzeko Irrintzi dantza taldekoak berriz igoko dira Zea Mays taldearen Negua Joan da eta dantzatzeko.
Ikuskizuna Munibe Plazan egitekoa zen hasiera batean, baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez Espaloian dagoen karpan izango da gabeko 22:00etan.