Adinaren arabera distantzia ezberdinak egingo dituzte: benjaminek, 50 metro igerian, bi kilometro bizikletan eta 400 metro korrika; alebinek, 100 metro igerian, lau kilometro bizikletan eta 800 metro korrika; eta, infantilek, 150 metro igerian, lau kilometro bizikletan eta 800 metro korrika.
Triatloi txikian parte hartzeko bi modu daude: bakarka edo erreleboka. Azken horretan, taldeko kide bakoitzak diziplina bat egingo du. "Errelebokako aukera ipini genuen parte-hartzea errazte aldera. Baina, iaz, gehienek bakarka hartu zuten parte. 20 talde egon ziren eta gainerako guztiak bakarka lehiatu ziren", diote. Proba guztiak Agorrosin gunean egingo dituzte: igeriketa igerilekuan, korrika futbol zelaiko pistan eta bizikleta ibilbidea Bergarako kaleetan.
Sariak ez dira falta izango. Mailaren araberako opariak egongo dira. Bada, azkarrenek, sari potoloa irabaziko dute: Gipuzkoako txapeldunak izango dira.