Udal Musika Bandak hilero eskaintzen duen kontzertuan, lehen zatian, Udal Musika Banda ariko da. Bigarrenean, Bandak eta Orkestrak bat eginik bi obra eskainiko dituzte: Frozen soinu banda eta aipatutako Hizkuntza erreinu. Azken hau, ahotsetan, Aranzadi Ikastolako ikasle eta irakasle talde baten laguntzarekin.
Aurretik, Udal Musika Bandak hiru pieza eskainiko ditu: Beti lagunak martxa; The pearl fishers obertura, eta La conga del fuego nuevo.
Kontzertua, ohikoa den bezala, 12:30ean hasiko da, ekainaren 19an, igandean, Udal Pilotalekuan. Emanaldia doan da.
Egitaraua
BERGARAKO UDAL MUSIKA BANDA
- 'BETI LAGUNAK'. Martxa. A. Gz. Chirlaque
- 'THE PEARL FISHERS'. Obertura. G. Bizet
- 'LA CONGA DEL FUEGO NUEVO'. A. Márquez
BERGARAKO UDAL MUSIKA BANDA ETA ORKESTRA SINFONIKOA
- 'FROZEN'. Soinu Banda. K.A. López.
BERGARAKO UDAL MUSIKA BANDA, ORKESTRA SINFONIKOA ETA
ARANZADI IKASTOLAKO IKASLE ETA IRAKASLE TALDEA
- 'HIZKUNTZA ERREINU'. A. Gz. Chirlaque (Estreinaldia)
Hitzak: Maddi Iñarra
Bakarlaria: Aitor Garitano
Ikasle eta ikasle taldearen zuzendaria: Izaskun Labaien
Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque
- EGUNA: Ekainak 19 (Igandea)
- ORDUA: 12:30
- TOKIA: Bergarako Udal Pilotalekua