Udaberri txapelketako finalak jokatuko dira eguenean eta egubakoitzean

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 14a, 17:44
Pilota eskolako gaztetxoak

Benjamin, alebin eta infantil mailako zazpi partidu izango dira denera, arratsaldeko seietan hasita. Jaialdi honekin emango diote agurra aurtengo denboraldiari. Bestalde, egubakoitzean lau t'erdiko Udaberri txapelketako kadeteen, gazteen eta nagusien finalak jokatuko dira.

Honakoak izango dira, hurrenez hurren, jokatuko diren norgehiagokak:

1º Benjamin D:  Aimar.F-Harkaitz.I / Aitor.C-Koldo.E
2º Bejamin C:    Aritz.E-Markel.M / Oihan.Z-Markel.E
3º Benjamin B:  Oier.L-Julen.O / Gorka.A-Joseba.U
4º Benjamin A:  Ibai.C-Markel.A / Peru.A-Oihan.L
5º Alebin B:       Josu.L-Beñat.A / Mikel.L-Maddi.B
6º Alebin A:       Andoni.P-Oihan.E / Iñaki.A-Iker.E
7º Infantil:          Alex.R-Anuk.B / Julen.A-Amets.M
 
Deba Arroko txapelketako Bergarako txapeldun berriak arduratuko dira sariak banatzeaz; Ander Etxaniz, Markel Gartzia, Unai Zubizarreta eta Harri Otermin.

Egubakoitzeko partiduak

Bestalde, egubakoitz honetan eskualdeko lau t'erdiko Udaberri txapelketako finalak jokatuko dira. Horren aurretik, 18:30ean, Alebinen Eskualdeko Udaberri txapelketako errendimenduko finalaurrekoa jokatuko da, Bergarako Gil eta Pereira Asteasuko Atzapar taldeko ordezkarien aurka arituko direlarik.

Hori bukatzean, 19:00ak inguruan, ondorengo finalak jokatuko dira:

1º Kadete 2. maila: Arakistain (Euskal Jolas) / Senar (Ataun)
2º Kadete 1. maila: Gallastegi (Bergara) / Ormazabal(Gure Txeru)
3ºJubenil 1. maila: Mendizabal (Beloki) / Oiarbide(Intxurre9
4º Nagusiak 1. maila Iñarra(Bergara) / Egiburu(LAPKE)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak