Aitor Larrañagak jantzi du txapela San Antonion

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko eka. 11a, 18:01
Hiru sarituak podiumean.

8 minutu eta 17 segundurekin, Gipuzkoako banakako erlojupeko txapeldun bilakatu da, kadete mailan, Victor Alvaro Const-Silam taldeko donostiarra. Bigarrena, Inoxcra-Beasain taldeko Jon Arakama zegamarra izan da (8 minutu eta 21 segundu) eta hirugarrena, Eroski taldeko Iñigo Aranburu antzuolarra (8 minutu eta 27 segundu).

80. San Antonio Saria eta 16. Honorio Agirregabiria Memoriala ere baden erlojupekoan 72 txirrindularik hartu dute parte eta 5,6 kilometro egin behar izan dituzte.

Proba Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatu du San Antonio auzoko jaien barruan eta Gure Ametsa elkartearen laguntza bereziarekin. 

Lokatza Ziklismo Eskolatik eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei halako probek trafikoan eragiten duten eragozpenen aurrean izandako pazientziagatik.

Erlazionatuak

Gipuzkoako erlojupekoa, argazkiak

Monika Belastegi Aranzabal 2016 eka 11 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak