Fin ibili dira herriko gimnasta gazteak Euskadiko txapelketan

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 10a, 15:58

Joan den zapatuan, ekainak 4, gimnasia erritmikoko amateur mailako kadeteen Euskadiko txapelketa jokatu zen Durangon. Bergarako Ariznoa Erritmika taldeko ordezkariek lan txukuna egin zuten bertan, eta podiumera igotzea ere lortu zuten.

A mailan,taldekako lehiaketan, Ariznoakoek bigarren egin zuten. Bestalde, maila bereko bakarkakoan Irati Gardokik hirugarren postua eskuratu zuen, bai mazo parearekin egindako saioan, baita sailkapen orokorrean ere.

Urte bukaerako erakustaldia

Ekainaren 17an, egubakoitza, Bergarako gimnastek ikasturte bukaerako erakustaldia eskainiko dute, hilabeteotan egindakoa plazaratzeko asmoz. 18:30etatik aurrera izango da hori, Labegaraietako polikiroldegian

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak