Musika eskola: hainbat saio ikasturtea amaitzeko

Julen Iriondo 2016ko eka. 10a, 12:24

Maria Borislavova.

Bestetik, eskolako ikasle den Maria Borislavovak Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioko gitarra lehiaketan ohorezko aipamena lortu du, lehenengo nibelean.

Eskolako orkestra sinfonikoaren eta txistu taldearen kontzertua egongo da gaur, egubakoitza, 18:30ean, Mariaren Lagundiko elizan; domekan, berriz, Bergarako eta Azpeitiko musika eskoletako ikasleen organo kontzertua, Santa Marinan, 19:00etan. Stoltz-Frères organoaren lagunen elkarteak antolatu du, eta sarrerako 5 euroak hura berritzeko poltsara bideratuko dituzte.

Ekainaren 15ean, eguaztena, 19:00etan hasita, Egon tabernan joko du Big Band-ak –baxua, bateria, teklatua eta haizezko instrumentuak–. Dantza ikuskizuna –zuzeneko musikarekin– izango da, berriz, hilaren 17an Muniben –eguraldi txarrarekin, Espoloian–, 22:00etan. Dantza eskolako ikasle guztiek parte hartuko dute, eta Zumarragako Irrintzi dantza taldekoek ere bai. Musika, berriz, musika eskolako ikasle eta irakasleek jarriko dute.

Zuzendaritza ikasketak

Hilaren 15era arte egin daiteke matrikula musika eskolan. Aurten, ohiko eskaintzako parte da Banda, orkestra, abesbatza eta talde instrumenten zuzendaritza teknikarena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak