Mahaiak eta aulkiak alokatzeko aukera egongo da San Martzialgo erromerian

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ekainaren 9a

Gainera, jaia jasangarri egiteko neurrien artean Udalak ingurumen kita emango du, hau da, mahai bakoitzarekin 8 edalontzi berrerabilgarri eta hondakinak gaika biltzeko poltsak banatuko dira. Jaia bukatu ondoren eta tokia garbi uzteko, hondakinak bilketa gunera eraman beharko dira, egoki banatuta.

Alokatzeko baldintzak:

- Eskatzaile bakoitzak ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu.

- Egindako eskaerarekin agiri bat emango zaio eskatzaileari. Agiri horretan alokatutako materiala zein den zehaztuko delarik

- Mahai bakoitzaren alokairua: 28€.

- Eskatzaile bakoitzeko 150€ fidantza jarri beharko da eta hiru edo mahai gehiago eskatu ezkero 300 eurokoa izango da fidantza.

- Mahai, aulkiak eta edalontziak alokatzeko tokia, egunak eta orduak: ekainaren 16tik 22ra (biak barne), astegunetan, Udaleko Ur zerbitzuko leihatilan (beheko solairuan), arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

- Mahaiak, aulkiak eta edalontziak hartzeko tokia, eguna eta orduak: Uztailak 2, larunbata, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo zelaiko sarreran.

- Mahaiak eta aulkiak entregatzeko tokia, eguna eta orduak: San Martzialgo erromeriaren ondoren (uztailak 2) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen. Mahaiak eta aulkiak 18:30etik 21:30ak arte entregatu ahal izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio.

- Edalontziak entregatzeko tokia, eguna eta orduak: San Martzialgo erromeriaren ondoren, edalontziak biltzeko Udalak postu bat ipiniko du irteeran eta edalontzia itzultzeagatik 1€ itzuliko da. Baita bertako bi txosnetan itzuli ahal izango da.

- Mahi eta aulkien fidantza jasotzeko tokia, egunak eta orduak: uztailaren 7tik 13era (biak barne) astegunetan, Udaleko Ur zerbitzuko leihatilan (beheko solairua) 18:00etatik 20:00etara. Alokatutako aulkiak, mahaiak eta edalontziak hartutako egoera berean eta 18:30etik 21:30era entregatzen ez dituenak, fidantza galdu egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak