Lehendakariarekin izan dira San Martin Agirreko ikasleak

Jon Berezibar 2016ko ekainaren 6a

San Martin Agirre eskolako 57 ikaslek Gazte Irekia ekimenaren aurtengo egitasmo irabazlea aurkeztu zieten joan den eguaztenean Iñigo Urkullu lehendakariari eta Cristina Uriarte hezkuntza sailburuari. (Bideoa: Irekia.eus)

Proiektuaren helburua da jangelako autogestioa sustatzea, bertako produktuekin, menuetarako paperak birziklatuz ala enbalatu gabeko produktuak erosita.

Gazte Irekia ekimena Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak antolatzen du, erkidegoko lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzat. Gaztetxoei sormenaz, ekarpenez eta mundu-ikuskeraz ikasteko aukera eman gura die proiektuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak