"Familia handi baten jaia" egin dute mahoneroek

Bergara Kirol Elkarteak antolatuta mahonero guztien jaia egin dute aste bukaeran. Gaur, bazkaria izan dute eta ondoren denboraldiko sariak banatu dituzte. Manu Diaz zuzendaritzako kideak azaldu du "uste baino hobeto" joan dela dena eta ez zutela "horrelakorik espero".

"Sekulako arrakasta" izan du mahoneroen jaiak. 400 bat lagun elkartu dira herri bazkarian, eta zuzendaritzakoak adierazi dute "gazte asko" egon direla.

Bazkal ondoren denboraldiko sariak banatu dituzte. Lau sari denboraldiko errendimendua eskertzeko edo txalotzeko izan dira. Sarituak izan dira:

  • Entrenatzaile onena mutiletan: Lander Ugarte.
  • Entrenatzaile onena nesketan: Ainhoa Sainz.
  • Jokalari onena mutiletan: Mikel Tellin, infantil txiki taldekoa.
  • Jokalari onena nesketan: Maider Jorge, kadete mailakoa.

Mahonero sariak

Mahonero sariak ere banatu dituzte, guztira zortzi. Sari horien helburua mahoneroen grina eta baloreak islatzen dituztenak saritzea izan da.

Sarituak izan dira:

  • Migel Basterra, futbol eskolakoa.
  • Juanjo Azula, laguntzailea.
  • Alex Madariaga, bazkidea.
  • Manolo ortiz, mutilen entrenatzaileen artean.
  • Jose Ramon Beristain, nesken entrenatzaileen artean.
  • Xabier Urrutia, jokalaria.
  • Mariñe Diaz, jokalaria.
  • Mikel Juaristi, sari berezia.

Familia handi bat

Zuzendaritza taldeak balorazio "oso ona" egin du aste bukaerak eman duenaz. "Familia handi baten jaia" izan dela azaldu dute, eta "ez zutela horrelakorik espero".

Erlazionatuak

Bergara Kirol Elkarteak mahonero sariak banatu ditu

Bergara

Bergara Kirol Elkarteak antolatuta mahonero guztien jaia egin dute aste bukaeran. Gaur, bazkaria izan dute eta ondoren denboraldiko sariak banatu d...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.