Kultura politikoa izan dute aztergai Bergaran Joxemi Zumalabe fundazioaren eskutik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko eka. 4a, 22:51

Joxemi Zumalabe fundazioak antolatuta Atxiki dezagun oraina topaketa egin dute Bergarako gaztetxean. Goiz partean kultura politikoa izan dute aztergai; lau gonbidatuk gai horren inguruan gogoeta egin dute. Bazkaria gaztetxean bertan izan dute, eta arratsalde partean "ekitaldi xumea" egin dute.

Atxiki dezagun oraina topagune ibiltaria izan da gaur Bergarako gaztetxean. Bost urte pasa dira Joxemi Zumalabe fundazioa proiektu berritua eraikitzen hasi zenetik, herri mugimenduen gaineko gogoeta proiektua. Bada, urte horietan alboan izan dituztenekin egon gura izan dute eta horregatik aukeratu dute Bergarako gaztetxea topagune ibiltaria egiteko.

Goiz partean 40 bat lagun elkartu dira Irizar Jauregian gogoeta irekia egiteko: herri mugimenduen kultura politikoa aztergai: borroka moldeak norantz eta nola? izan dute aztergai. Horretarako, lau gonbidatu izan dituzte: Zigor Olaberria, Mauge Cañada, Itziar Gandarias eta Julen Zabalo. "Cañadak aliantza politikoen gainean hitz egin du, aukerak eta erronkak aztertuz; Gandariasek talde barruan dauden gatazkei nola heldu aztertu du eta Zabalok indarkeriaren inguruan hitz egin du", azaldu du Unai Txurrukak, fundazioko kideak.

Bazkaria eskualdeko produktuekin

Bazkaria izan dute ondoren gaztetxean. Eskualdeko baserritarrek hornitutako produktuak izan dituzte bazkaltzeko. Ondoren, Ane Labaka eta Amaia Iturriotz bertsotan aritu dira.

Arratsalde partean "ekitaldi xumea" egin dute, "fundazioaren proiektu berritua bideratu genuenean gurekin egon direnak eskertzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak