Izena emandako denak onartuta, udaleku irekietan

Julen Iriondo 2016ko eka. 3a, 12:27

Udaletik adierazi dute izen-emateak "aurreikuspen guztiak apurtu" dituela: 483 umek eman dute izena, 455ek Bergaran, 17k Angiozarren eta 11k Osintxun.

Udalekuak aurkezteko saioak izango dira: ekainaren 8an, Zabalotegin; 9an, Angiozarko Arbiaska aretoan; eta 15ean, Osintxuko eskolan –denak 18:00etan–.

Antolatzaileak pozik daude "urtetik urtera herritarrek udalekuetan jartzen duten konfiantzagatik": "Gaur egun, kalitatezko haurrentzako aisialdi hezitzaile euskalduna eskaintzeaz gain, gurasoentzako lana eta bizitza pertsonala uztartzeko ezinbesteko tresna bihurtu dira udalekuak".

Udalak antolatu eta Jardunek kudeatzen ditu udalekuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak