Seminarioko erabilera anitzeko aretora bisita gehiago, ekainaren 9an

Aurreko astean Seminarioko erabilera anitzeko kultur aretora egindako bisita gidatuek izandako "eskaera eta arrakasta" ikusirik, Bergarako Udalak bi bisita berri antolatu ditu hurrengo asterako.

Herritarrek ekainaren 9an bisitatu ahalko dute Seminarioko aretoa eta horretarako bi aukera izango dira, bata arratsaldeko 18:00etan eta  bestea 18:30ean. Eraikina obretan dagoenez, segurtasun arrazoiengatik taldeko pertsona kopurua gehienez 18 lagunekoa izango da eta horregatik, aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Izena eman ahal izateko bi betebehar daude; 16 urtetik gora izatea eta oinetako itxiak eramatea bisitara. Udaletxeko Kultura zerbitzuan eman behar da izena, 943-779159 telefonora deituz edo kultura@bergara.eus helbidera idatziz. Eskaera handia egongo balitz, bisita gidatua egiteko hitzordu gehiago finkatuko dira.

Bisitan zehar udal teknikariek proiektua azalduko dute, egun egiten ari diren obrak ikusi ahal izango dira eta Udala egiten ari den azterketa tekniko-eszenikoaren berri emango da, eta aretoaren etorkizuneko erabilerak ere agertuko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.