Thrillerra da Malmö, eta antzerkiaren eta zinemaren elementuak uztartzen ditu. Claudia eta Saga dira pertsonaia nagusiak. Duela bost urte ezagutu ziren Danimarkan, eta harreman oso estua izan zuten. Egun batean, baina, zerbaitek harreman hori hautsi zuen eta orain Saga Claudia ikustera dator, gorrotoz beteta.
Maria Urzelai protagonista
Ikuskizuneko aktore protagonistetako bat Maria Urzelai bergararra da, ETBko Eskamak kentzen telesailean ere lan egiten duena. Saga abeslariaren papera egingo du Urzelai.
Sarrerak zortzi eurotan izango dira salgai leihatilan.