Mahonero asteburua ospatuko dute datorren astean futbolzaleek

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 27a, 10:51

2015-2016 futbol denboraldiaren amaiera ospatzeko, ekimen berri bat aurkeztu du Bergara Kirol Elkarteak: mahonero eguna. Datorren egubakoitzean, ekainak 3, seminarioko karpa zabalduko dute arratsaldez, bi egunez herriko futbolzale guztientzat jaigune izango dena.

Hala, karpapean taberna eta parrila-gunea izango dira, eta mahaiak jarriko dituzte bertan afaldu ahal izateko. Ondoren, zuzeneko musika izango da. Bertaratzeko gonbidapena Kirol Elkarteko jokalari, zuzendaritzako kide, entrenatzaile, familiarteko eta zale guztiei zabaldu nahi izan diete.

Zapatua, egun handia

Zapatuan, futbol eskolako azken urteko neska-mutikoekin arteko futbol txapelketa izango da goizez seminarioan. Eguerdian, txapelketako sari banaketa eta trikitilariekin girotutako poteoa.

Gero, bazkaria egingo dute karpapean. Txartelak salgai daude Ariznoa, Bule eta Depor tabernetan. Nagusienak 20 eurotan eta gazteenak 15 eurotan.

Arratsaldean, denboraldiko sari banaketak, zozketak eta jokoak izango dira. Eguna amaitzeko, karpan afaltzeko parrilada egingo dute, eta horren ostean, DJ jaia izango da. Antolatzaileek BKEko arroparekin joateko dei egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak