Ekitaldiz beteta egongo da ekaina Bergaran

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko mai. 27a, 10:27
Demode Quartet taldea

Sendabelar ikastaroa, Gipuzkoako eskolarteko triatloi txapelketa, Jose Luis Goenagaren pintura erakusketa, Demode Quartet taldearen kontzertua, eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte Bergaran.

Mota ezberdineko ekitaldi ugari antolatu ditu Bergarako Udalak ekainerako. Kirolari dagokionez, adibidez, ekainaren 11an Euskal Herriko hockey kopa jokatuko dute, eta hilaren 18an eta 19an 3X3 Saskibaloia Txapelketa antolatu dute.

Ekainaren 12an ere, Miguel Angel Elkoroberezibarrek 80 años de una carrera de Barrio hitzaldia eskainiko du, Gure Ametsa elkartean. Gainera, Udalatx Mintegiaren eskutik sendabelar ikastaroak egongo dira ekainaren 7tik 14ra.

Jose Luis Goenagaren pintura erakusketa ekainaren 17tik uztailaren 3ra egongo da Aroztegi aretoan, eta musikari dagokionez hainbat kontzertu emanaldi eskainiko dira ere. Tartean, Demode Quartet taldeak emanaldia eskainiko du Espoloian 25ean.

Eguazteneko azokak eta ospakizunak (San Juan eguna, San Martzial) ez dira faltako, eta ekainaren 17an, Bergarako Musika eta Dantza Eskolaren emanaldia egongo da Munibe plazan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak