
Hirugarren sariaren irabazlea ez da agertu oraindik. Pilota eskolatik azaldu dute 9549 zenbakia dela sariduna, eta Einer Rodrigok saldutakoa dela tiketa. Jabea ekainaren 17a baino lehen azaltzen ez bada berriro ere zozketatuko dute, egun horretan jokatuko diren pilota eskolako Udaberri txapelketako finalean txuletarekin batera tiketak hartzen dituztenen artean.