Bergara musika elektronikoaren topagune

Irati Elortondo 2016ko mai. 27a, 12:00
Javi Pez disko jartzaile eta musikaria ere Bergaran izango da zapatuan.

Bigarren aldiz antolatu dute BETeko kideek Bergarako elektronika topaketa. Bihar, zapatua, hilak 28, hasita, 16:00etatik 06:00ak arte arituko dira giroa alaitzen. Eguneko sarrera 5 eurokoa izango da.

Disko jartzaileak

Disko jartzaile beterano eta berriak gonbidatu dituzte eta guztira 13 disko jartzaile arituko dira Bergarako gaztetxean. Hala nola, Polybius Trax eta Clasicos Del Ruido musika elektronikoa sustatzen duten diskoetxe independenteak dira eta Der Kapitan, Gus Van Sound eta VJ Render dira buruak, Bartzelonatik etorriko dira Bergarako gaztetxea girotzera. Osvaldo Wilson bilbotarra Tenerifen eman da ezagutzera eta ordubeteko bi saio eskainiko ditu, tropical, italo, disko eta electro funk doinuak nahastuta.

Javi Pez eta Telmo Trenor donostiarrak ere igoko dira oholtzara; Javi, disko jartzailea izateaz aparte, festen antolatzaile ere bada. Telmok musika beltzera jotzen du. Vortex Count ere arituko da Bergaran, doinu abstraktu eta esperimentala erakutsiz.

Bergararrak ere arituko dira bertan, Ttun Ttun Brigade taldea eta BET DJak. Kastil gasteiztarrak artista internazionalak eskainiko ditu. Azkenik, Chit Chat Sex Band iruindarrak igoko dira oholtzara; beraien soinua electro-clash, ebm eta punk bezala sailkatu daiteke. Asier Baltzategi antolatzailearen hitzetan: ''Gure helburua elektronika barruan dauden estilo ezberdinak herriari erakustea da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak