Udal artxiboak bultzatzen dituen ikerketen emaitza berria da. Honez gero, bosgarren liburu digitala da hau.
Artxiboan Valleko kondearen argazki bilduma interesgarria dago; eta Alfonso Otazu ikerlariak, argazkien harira, Valleko kondearen bizitzaren ibilbidea azaltzen du liburuan. Artxiboetako dokumentuak eta batez ere korrespondentzia erabilita, pertsona baten eta bere inguruko gizartearen erretratua egin du.