Hirugarren urtez jarraian balkoi eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu dute

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko mai. 26a, 14:33

Parte hartzeko izen ematea ekainaren 1etik 17ra bitartean egin daiteke udal liburutegian. Sari banaketa uztailaren 6an egingo da eguazteneko Oxirondoko azokan, 19:00etan.

Izena emateko lekua: Udal Liburutegia (Ordutegia: 8:30 – 20:30 edo 943779158 telefonora deituz).

Lehiaketaren helburua balkoiak eta leihoak zaintzea eta hauek apaintzen jarraitzeko ohitura berreskuratzea da, baita ere apainketak ingurugiroari eta herriaren itxurari ekartzen dizkion onurak balioan jartzea.

Lehiaketan Bergaran dauden etxebizitzen jabe edo errentariek parte hartu dezakete. Leiho eta balkoi hauek apainduta egoteaz gain ezin diote inolako arriskurik sortu oinezkoei. Balkoiek gutxienez ekainaren 17tik uztailaren 30era egon beharko dute apainduta (biak barne). Parte-hartzaileek, tarte honetan, lehiaketara aurkezten den leiho edo/eta balkoiari argazkiak ateratzeko baimena ematen diote Udalari.

Udalak epaimahaia izendatuko du, eta epaimahaiaren osaketa, sari banaketa egunean argituko da. Epaimahaiak, behar besteko maila ez dagoela irizten badu, lehiaketa irabazle gabe utz dezake. Epaimahaiak erabakitakoa apelaezina izango da.

Lehiaketa honetan ondorengo irizpideak baloratuko dira: originaltasuna, apainketaren kalitatea, loren iraunkortasuna eta diseinu floristikoa. Horrez gain, egitura moduan berrerabilitako materiala erabiltzea ere baloratuko da.

Sari banaketa:

Uztailaren 6ko Eguazteneko Azokan izango da Oxirondon, 19:00etan.

  • 1. saria 400 € (Bergarako dendetan gastatzeko bonotan)
  • 2. saria 200 € (Bergarako dendetan gastatzeko bonotan)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak