- Lehen eguna: Sendabelarrak bilatzeko irteera. Sendabelarrak identifikatu, batu, erabilpenak ezagutu eta nola kontserbatzen diren ikasi.
- Bigarren eguna: Aurrez bildutako sendabelarrekin ondorengo aterakinak egin: olio beratzea, tintura eta ukendua.
Irizar jauregian dira hitzorduak. Irakasleak Udalatx mintegiko Nerea Altuna eta Idurre Aranguren izango dira.
Ikastaroaren prezioa, 12€ Jarduneko bazkideentzat eta 15€ gainontzekoentzat. Ikastaroa aurrera eramateko gutxienez hogei pertsona behar dira.