Erbestetik itzuli den Julian Tenari harrera egingo diote egubakoitzean

Bergarako ezker abertzaleak egin du deialdia, azalduz Panamatik itzuli berria dela Tena; 1984an atxilotu eta herrialde hartara deportatu zuten. Egubakoitzean, kalejira egingo dute plazatik Arranora 20:00etan; harrera ekitaldia egingo dute han, eta 21:30ean afaria Artatse elkartean –txartelak, Arranon eta Artatsen–. Erbestetik herrira itzultzeko geratzen zen azkena zen Tena.

Ezker abertzaleak bidalitako oharrak dio "30 urte luze Euskal Herriaren alde borroka egiteagatik" izan dela etxera bueltatu ezinik zigortua Julian Tena: "Bera bezala, bere familia eta lagunak gogorki zigortuak izan direla salatu nahi dugu, bizimodu duina izatea ukatu diotelarik, oinarrizko giza eskubideak ere gogorki zapalduz".

Ostiralekoa ospakizun eguna bai baina aldarrikapenerakoa ere izango dela dio oharrak: "Konponbidean, preso eta iheslari guztiak etxean izan behar direlako, Gaztelu etxean nahi eta behar dugulako".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.