Ibarretxek eta Sotilek kooperatibez eta berdintasunaz jardungo dute gaur

Jon Berezibar 2016ko mai. 25a, 09:27

Agirre Lehendakaria Centerren ekimenez, pleno aretoan egingo dute hitzaldia Juan Jose Ibarretxek eta Javier Sotilek, 19:00etan. Sarrera librea da, tokia bete arte.

Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria da Juan Jose Ibarretxe eta, hain zuzen, erakunde horretako Open Akademia izeneko ekimenak antolatu du gaur iluntzkeo berbaldia. Lehendakari ohiak euskal gizartearen etorkizunari begiratuko dio baina kooperatibak eta kultura gakotzat hartuta. Hain zuzen, akademiaren helburuetako bat kultura garapen iraunkorrerako giltzarri bezala balioan jartzea da. 

Javier Sotil Mondragon Korporazioako presidentea da 2014 urte amaieratik eta uztailean lagako du kargua. Talde kooperatibistaren gertuko historiako une esanguratsuenak bizi izan ditu Stilek.

Hitzaldia Bergarako alkate Elena Letek aurkeztuko du eta Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak