Behi suharrik onena, Orozkokoa

Maider Arregi 2016ko mai. 22a, 11:09

Errekortadoreen eta behi suhar onenaren Euskadiko txapelketaz gozatzeko aukera izan zen atzo, zapatua. "Giro polita bizi izan zen atzo Bergaran jarritako zezen plazan", azaldu du Iñigo Almorzak.

Orozkoko Manzarbeitia ganadutegiko (Bizkaia) zezena da Euskadiko behi suharrena. Txalo zaparradak eta algarak eragin zituen gainera ikusle eta zaleen artean.

Uztaien modalitatean aldiz, Bergarako Aitor Jaso eta Anoetako Ander Lizarralde errekortadoreak dira Euskadiko onenak. Bost uztai behiaren adarrean sartzeko trebezia izan zuten-eta. Eta errekortadoreen modalitate honetako behirik onena Pasaiako Asier Erostarberen ganadutegiko behia izan, Zitruenigokoa, alegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak