Rifles Bergararen produktu batek Urteko Erriflearen saria irabazi du Erresuma Batuan

Leire Kortabarria 2016ko mai. 18a, 13:50

Shooting Industry Awards-eko saria irabazi du Rifles Bergarak.

Rifles Bergara enpresaren Bergara B14 errifleak 2016ko Rifle Onenaren saria irabazi du Erresuma Batuan.

Erresuma Batuan su-armen sari garrantzitsuenetako bat irabazi du Rifles Bergarak. Mondragon Korporazioko Dikar S.Coop. kooperatibaren marka bat da hori.

Sariak Coventryn banatu ziren, Shooting Industry Awards sari-banaketa ekitaldian.
B14 erriflea Ruaf Ammotech-ek banatzen du modu esklusiboan Erresuma Batuan. 2015ean han aurkeztu zenetik, banatzaileen eta erabiltzaileen errifle gogokoenetariko bat bihurtu da. Rifles Bergara Erresuma Batuan guztiz ezarrita dago prestigiozko ekoizle gisa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak