Rezustak Buruz Buruko fenomenoarekin jokatuko du gaur Bergaran

Xabier Urtzelai 2016ko maiatzaren 17a

Rezustak eta Irribarriak bikotea osatuko dute gaur Bergarako jaien barruan Aspek antolatu duen jaialdian (17:00). Irribarriak finalera begira prestaketa partidu moduan aukeratu du Bergarako jaialdia, oraindik bi aste geratzen direlako maiatzaren 29ko finalerako. Hala, Ezkurdia eta Zabaleta izango dituzte aurrean. Sarrerak hemen.

Arratsaldeko lehenengo partiduan Jaunarenak eta Irustak Jakaren eta Merinoren kontra jokatuko dute, eta ondoren etorriko da Rezusta eta Irribarria bikote moduan batuko dituen partidua. Aurrean Ezkurdia eta Zabaleta izango dituzte. Eta arratsaldeko hirugarren partiduan Dariok eta Martijak Elordiren eta Urruzolaren kontra jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak