Lautadan egin beharreko aurreneko 85 kilometroen ostean, Asentzioko bigarren igoeran hasi da lasterketa erabakitzen.
Erritmo gogorra jarri du Aldro talde kantabriarrak, eta talde horretako Xavi Pastalle kataluniarrak aurrera egin du, eta 20 segundo hartu ditu bospasei laguneko taldetxo batekiko. Taldetxo horretatik irten da Xuban Errazkin, eta mendate gaina pasatuta harrapatu du Pastalle, harrapatu eta atzean utzi.
Eta helmugara artekoak bakarrik egin ditu Errazkinek, nahiz eta bertan ziren indartsuenen taldetxokoak. Bigarren postua lortzeko esprintean, Seguros Bilbao taldeko Jokin Etxabe bergararra nagusitu egin zaio Pastalle kataluniarrari.
Herriko txirrindulari Julen Irizar (Ampo) eta Beñat Etxabe (Seguros Bilbao) ere lehenengo postuetan helmugaratu dira.
Mendiko saria Xavi Pasatallerentzat izan da, taldekakoa bere taldearentzat eta Lehendakari sarian lider Euskadi Fundazioko Gotzon Martinek jarraitzen du.