81. Pentekoste saria egingo dute domekan, Lehendakari barruan

Amateur mailako ziklistak batuko dira domekan (09:30) San Antonioko irteera puntuan, 126 kilometrotako lasterketari aurre egiteko gertu. San Prudentzio eta Osintxu artean 80 kilometro egin ostean Asentzioko maldei egin beharko die aurre ziklistek, birritan gainera. 

Elgetatik behera segurua da lasterketa apurtuta joango dela, eta ikusteko dago San Antonioko maldan zeinek irabazten duen. Iaz Mikel Aristi herrikidea bigarren sailkatu zen, taldekide barik geratu ostean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.