Antolatzaileek guztira 50 goitibehera inguru espero dituzte, askotariko modalitateetakoak: pneumatikodun ibilgailuak, arinak (gravity bike, skeleton, longboard...), errodamentukoak –klasikoak– edota drift trike-ekoak. Lasterketa 16:00etan hasiko dute, eta tartean Debagoieneko hainbat pilotu izango dira.